XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Billeteetaco caleco milagroa.

Milagro au guertatu zan 1290 garren urtean Paris-en orduan Jardiñetaco calea, eta gaur Billeteetacoa deitzen dan caleco eche batean.

Eche ura zegoan lecuan, gaur dago protestanteen eliza bat.

Urteero eguiten da San Juan eta San Franciscoren Elizan guertaera onen urteurreneco festa.

Felipe Ederra Erregue zala, emacume pobre, cristau batec, premi estu batean, eman, zituan prendatzat bere erroparic onenac Jonatas zeritzaion judio baten echean.

Pazcoaco dembora urreratzean comulgatu nai izan zuan, eta erregutu zion lucurari edo usureroari, eguin zeguiola mesede, erropac biurtzeaz Pazcoacoaz cumplitzeco.

Eman zizquion erropac, eta baita barcatu ere zor zion dirua, baña condizio batequiñ; eta condizio au zan, ecartzea judioari aldarean artzen zuan Ostia consagratua.

Aguindu zion emacume doacabeac ala eguitea, eta cumplitu zuan aguindua.

Ostia Santua icustean, asten da judioa aserrez irazequitzen, zulatzen du bera asco aldiz, eta ateratzen da Odola borboraca.

Bere emazte eta umeac, icaraturic, erregutzen diote, utzi deguiola gueldiric; baña alperric; bada guero baño guero sutuago eguiñic, josten du paretian, azotatzen gogor, eta zauritzen du lantza batequiñ.

Odola badijoa irrioan eta ugari.